Gure txapeldunak
Astorek goi-mailako kirolariekin batera egiten du lan. Gure markarekin bat egiteaz gain, kirolari guzti hauek gure produktuak erabili, aztertu eta hobetzen laguntzen digute.
Juan Martinez de Irujo eta Abel Barriola pilotariak, Naroa Agirre eta Jose Maria Romera atletak eta Richard Oribe igerilariak dira, besteak beste, gure produktua hobetzen lagundu eta gure markarekin bat egiten duten kirolariak. Atal honetan, gainera, hoiek denak gertu-gertutik ezagutzeko aukera izango duzu.
talde espiritua
Kirol ezberdinak egiten dituzten hainbat talde profesionalek osatzen dute atal hau. Bertan hoien guztien eguneroko albisteak eta jarraipena egiteko aukera izango duzu.
Astorek hainbat futbol-talde, saskibaloi-talde, eskubaloi-talde, rugby-talde eta enpresa garrantzitsuenetako pilotariak jazten ditu, jokorako ekipazioekin zein kalerako arropekin. Hoiek guztiak guregan jarri dute konfiantza, eta atal honetan den-denak sakonago ezagutzeko parada emango dizugu.






