1.a 9tik
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 hurrengoa >>

 

Albiste gehiago...

ASTOREk pilotako ekipamendu berria aurkeztu du, ASPE eta ASEGARCEk erabiliko dutena

2012-04-24

Astorek Arrasaten dituen instalazioetan egin zen ekitaldia euskal pilotako bi enpresekin. Bertan binakako txapelketako finalistak izan ziren, hala, Xala-Laskurain eta Titin III-Merino II bikoteek bilduma berria osatzen duten janzkiak erakutsi zituzten.

 

+ irakurri

Amorrortu eta Etxarri Euskadiren entrenatzaileak izango dira Tunezen aurka

2011-12-12Mikel Etxarri eta Tunezen aurka estreinatuko den Jose Maria Amorrortu entrenatzaileek, Santiago Arrospide Euskal Federazioko presidenteak eta Jon Ander Ganboa idazkari nagusiak aurkeztu dute gaur Bilbon Euskal selekzioaren hurrengo partida. Hitzordua abenduaren 28an izango da, 20:45etan San Mamesen, eta aurkaria, Tunezeko Selekzioa.

+ irakurri

Berdegunetik harmailetara, kolore bakarra!

2011-11-30EUSKADI-TUNEZ, abenduaren 28an norgehiagoka arituko dira eta partida horretara begira promozio hau kaleratu dugu:

+ irakurri

Astoreko ordezkariek Realaren intsignia jaso zuten

2011-09-12Larunbatean Anoetan Realaren eta Bartzelona arteko jokatu zen partidaren atsedenaldian, Realak klubaren urrezko eta brillantezko intsignia eman dio Astoreri azken hamazazpi urte hauetan klub txuri urdinarekin erakutsi duen fideltasun eta konpromisoarengatik.

+ irakurri

Realak urrezko eta brillantezko intsignia emango dio Astoreri

2011-09-09Realak klub txuri urdinaren urrezko eta brillantezko intsignia emango dio Astoreri azken hamazazpi urte hauetan erakutsi duen fideltasun eta konpromisoarengatik. Entregatze ekitaldia bihar larunbatean izango da Anoetako Presidentearen Palkoan Reala eta FC Barcelonaren arteko partidaren atsedenaldian.

+ irakurri