Naroa Agirre

DATU PERTSONALAK
- Izena: Naroa
- Abizenak: Agirre
- Jaiotze-data: 1979/05/15
- Jaioterria: Donostia (Gipuzkoa)
DATU PROFESIONALAK
Naroa Agirre historiako Espainiako atletarik onena da pertika-jauzian. Donostiar honek fisiko aproposa du kirol hau egiteko. Izan ere, 1,77 metroko altuera du, eta 62 kilorekin pertika-jauziko erreferente bihurtu du estatu mailan. Luzera jauzian ere parte hartutakoa da, emaitza onak lortuz.
Naroa Agirre Liceo Santo Tomas ikastetxean hasi zen atletismo munduan, laugarren maila ikasten ari zela, Jose Martin Perez entrenatzaile zuela. Agirre gazte-gaztetik hasi zen bere maila paregabea erakusten, batez ere luzera jauzian. Junior mailan gaur egun Espainiako Atletismo Federakuntzako jauzien arduradun Ramon Cid entrenatzailearen aginduetara pasa zen.
18 urte zituela Bartzelonara joan zen, Ingurugiro Zientziak ikastera. Bertan Bartzelonako goi errendimenduko zentroan entrenatzen hasi zen, eta bere markak hausten hasi zen, Hans Ruf entrenatzaile zuela.
Garai horretan Naroa Agirrek lau metroko altuera gainditzea lortu zuen, eta Espainiako pertika jauziko lau kirolaririk onenen artean sailkatu zen.
2001. urtean Donostiara itzuli zen, 4,10 metroko jauzia besapena. Une horretan egun bere senarra den Jon Karla Lizeagarekin entrenatzen hasi zen.
2002 denboraldian, 23 urte zituela, 4,40 metroko jauzia egitea lortu zuen Naroa Agirrek, estalperik gabeko Espainiako pertika jauziko txapeldun bilakatuz (2000. urtean Espainiako txapelketa eskuratu zuen, baina pista itxian). Denboraldi horretan Munichen ospatutako Europako Txapelketan parte hartu zuen, hamargarren postuan sailkatuz.
2003 denboraldian Naroa Agirrek bere emaitzak hobetzen jarraitu zuen, eta Espainiako errekorra hautsi zuen, 4,45 metroko jauziarekin. Urte horretan Parisen jokatutako Munduko Txapelketan aritu zen, baina sailkapen kanporaketan kale egin zuen.
2004 denboraldian Naroa Agirrek 4,47 metroko jauzia egin zuen, eta horrek Olinpiar Jokoetan parte hartzeko aukera eman zion. Emaitza paregabeak lortu zituen donostiarrak Atenasen, seigarren postuan sailkatuz eta diploma olinpikoa bereganatu zuen.
2005 denboraldian ezin izan zuen bere markarik onena gainditu. Hala ere, lanean gogor jarraitu zuen, eta 2006an 4,50 metroko hesia gaindituz Munduko erreferenteetako bat bilakatu zen pertika jauzian. Horrez gain, Goteborg-eko Munduko Txapelketan zazpigarren postuan sailkatu zen.
2007 denboraldian neguko sasoia bikaina izan zen Naroarentzat, Espainiako pertika jauziko errekorra lau aldiz hobetuz, 4,56 motroko jauzira iritsiz. Zoritxarrez, Birminghamen jokatutako Europako Txapelketan kanporatua izan zen, pertika hautsi ostean. Udaberrian eta udan jauzi onak egiten jarraitu zuen, denak 4,40 metrotik gorakoak. Osakako Munduko Txapelketan, ostera, 4,50 metroko jauziarekin finaletik at geratu zen.
Kirolari aparta izateaz gain, Naroa Agirre aktorea ere bada, eta Euskal Telebistako lehen kateko Goenkale telesailan parte hartzen du.
