Zure erronkak, gure eginkizuna

Gure txapeldunekin batera

Jarduera desberdinetako kirolariak laguntzen ditugu

Taldeko espiritua

Kirol talde ugari babesten ditugu

Richard Oribe

Richard Oribe

DATU PERTSONALAK

  • Izena: Richard
  • Abizena: Oribe
  • Jaiotze-data: 1974/02/22
  • Jaioterria: Donostia (Gipuzkoa)

 

DATU PROFESIONALAK

Garun-paralisiari aurre egiteko hasi zen igeriketan Richard Oribe.

Donostiako Aspace Dordoka taldean hasi zen igeriketan Oribe, eta 1998-1999 denboraldian Konporta Kirol Elkartera pasa zen, eta ordutik bertan darrai, Javier de Aymerich entrenatzaileraren aginduetara.


Txirrindularitza eta futbola bezalako beste kirol batzuk ere gustuko ditu, eta prentsaren eta telebistaren bitartez beste hamaika kirol motaren jarraipena egiten du.

Futboleko Real Sociedad, eskubaloiko Bera Bera eta Bardulia IKT eta Bidasoa XXI igeriketa taldeetako zalea da, besteak beste.

Hala ere, zaletasun gehiago baditu. Musika eta informatika dira, adibidez, Oriberen hobby-ak, eta azken horrekin baliatzen da bere entrenamenduen datuak txertatu eta azterketak egiteko. Horrez gain, Interneten ere dezente ibiltzen da.

Bi eta lau ordu inguru entrenatzen ditu egunero, beti ere sasoiaren arabera, gimnasioa eta igerilekua tartekatuz.  Entrenamenduek garrantzia handia dute Oriberen eguneroko jardunean, eta astean sei saio egitetik 13 egitera pasa daiteke -10 igerilekuan eta hiru edo lau gimnasioan-.

Kirola egiteaz gain, bere gurasoen lantegian laguntzen du Oribek, eta udan Donostiako Zurriola ondartzan Titin Zurriolaren Konporta Kirol Elkarteko umeentzako igeriketa eskolan parte hartzen du, haurrei laguntza emanez.

http://www.richardoribe.com