Club Voleibol Burgos

Diego Porcelos Voleibol taldeak Emakumezkoen Superligan jokatzen du orain dela sei denboralditik. 1976. urtean hasi zuen bere ibilbidea, Diego Porcelos talde polideportiboaren sekzio berri batean, non besteak beste futbola, areto futbola, saskibaloia, eskubaloia eta ping-ponga aurki daitezkeen.
Egun, Burgoseko taldea Espainia mailan indartsuenetarikoa da, eta Europako txapelketan parte hartzeko txartela ere lortu du.
