Portland San Antonio (ASOBAL)

San Antonio Kultura-Kirol Elkartea edo Portland San Antonio, gaur egun ezaguna den bezala, Iruñeako eskubaloi talderik indartsuena da. 1955. urtean sortu zuten, eta egun Asobal Ligako talderik onenetarikoa da. Horrez gain, Europako lehiaketetan ere parte hartu du azken urteotan.
Bere aurreneko titulua 1999. urteko otsailaren 14an lortu zuen, Errege Kopako finalean Bartzelona mendean hartuta. Hurrengo urtean, apirilaren 30ean, Europako Errekopa eskuratu zuen, Europan lortu zuen aurreneko garaipena erdietsiz. 2001.an bere titulurik garrantzitsuena lortu zuen: Europako Kopa.
Izena: San Antonio Kultura-Kirol Elkartea
Sorkuntza-data: 1955
Kokalekua: Iruñea, Nafarroa
Kantxa: Nafarroako Unibertsitate Pabelloia
Kapazitatea: 3.000 ikusle
Lehendakaria: Miguel Galarrag
Entrenatzailea: Chechu Villaldea
Txapelketa: ASOBAL Liga

