Eibar (2.maila)

Eibar Kirol Elkartea Eibar (Gipuzkoa) hiriko futbol taldea da. 1940. urtean sortua, Espainiako Ligako Bigarren Mailan jokatzen du. Maila horretan jarraian urte gehien egin dituen taldea da, 18 urtez segidan zilarrekoz lehiaketan parte hartu baitu. Talde apala eta zintzoa, ez du sekula Lehen Mailan jokatu, nahiz eta hainbat denboralditan igoera kanporaketatik oso urbil geratu den. 2004-2005 denboraldian, esate baterako, Lehen Mailara igotzekotan egon zen.
Izena: Eibar Kirol Elkartea
Sorkuntza-data: 1940
Kokalekua: Eibar, Gipuzkoa
Zelaia: Ipurua Udal Futbol zelaia
Kapazitatea: 5.250 ikusle
Lehendakaria: Jaime Barriuso
Entrenatzailea: Carlos Pouso
Txapelketa: Espainiako Ligako Bigarren Maila


