Zure erronkak, gure eginkizuna

Gure txapeldunekin batera

Jarduera desberdinetako kirolariak laguntzen ditugu

Taldeko espiritua

Kirol talde ugari babesten ditugu

Asegarce

asegarce

Asegarce kirol-lizentziak eta kirol-ekintzak kudeatzen dituen enpresa euskalduna da, eta batez ere euska pilota profesionalarekin du harremana. 1992. urtean sortu zuten Karlos Argiñano eta Iñaki Aseguinolazak, besteak beste. Euskal pilotaren mundua goitik behera aldatu zuten, kirol hau profesionalizatuz eta telebistara eramanez.

1993. urtean Empresas Unidas-en eskubideak erosi zituen, eta ondoren Eusko Basquerekin (zesta kudeatzen zituen enpresa) adostasun batera iritsi ziren beren irudiari etekina ateratzeko asmoz. Era horretan, Asegarce eskupilota, pala eta zesta-puntaren eskubideak lortu zituen.

Pilotari handiak izan ditu Asegarcek bere sorreratik: Julian Retegi, Ladis Galarza, Fernando Arretxe, Ruben Beloki edota Patxi Eugi, besteak beste. Egun, Olaizola anaiak, Oinatz Bengoetxea, Patxi Ruiz, Mendizabal dira bere izarretako batzuk.

http://www.asegarce.com