Aspe

ASPE Jugadores de Pelota S.L. 1998. urtean sortu zuten euskal pilota berpiztu eta bultzatu asmoz. Hori dela-eta, esku-pilota beste herrialde batzuetara eramaten hasi ziren.
Bere sorreratik ASPE-k bere proiektua aurrera ateratzen ahalegindu da, arrakasta handiz. Izan ere, txapelketa garrantzitsuenetan emaitza ezin hobeak lortu dituzte, Lau eta Erdikoa, Binakakoa eta Buruz Buruko txapelak bereganatuz. Hori guztia, gainera, eskupilotako pilotaririk onenekin. Juan Martinez de Irujo, Eulate, Xala, Gonzalez eta Berasaluze IX, besteak beste, Titin III.a aurrelari historikoaren bidea jarraitzen ari dira.
