Burgos Hiria (Emakumezkoen Liga)

Burgos Hiria Saskibaloi taldea Emakumezkoen Ligako talderik historikoenetarikoa da. 1996. urteko irailean sortu zuten, eta Burgoseko Saskibaloi Taldearekin (Alfa klubaren taldeetako bat) bat egin eta gero, hasiera-hasieratik gorengo mailan aritu da. 70. hamarkadan sortu zuten Burgos Saskibaloi taldea. 93/94 denboraldian Lehen B mailara igo zen.
Bere sorreratik, Burgos Hiria taldeak gorengo mailan jokatu du, Erregina Kopan azpitxapeldun geratuz, bere denboraldirik onenean.
Egun Emakumezkoen Bigarren Ligan parte hartzen du.
