BAIKO ETA ASPE ENPRESETAKOPILOTARIEN ELASTIKO BERRIAKAURKEZTU DITUGU GUREARRASATEKO EGOITZAN

foto BLOGcamiseta AspeBaiko

%100ean birziklatuta dagoen ehunarekin eginda dago, eta Euskal Herrian diseinatu eta fabrikatu egin da

Gaur goizean aurkeztu ditugu, Aspe eta Baiko enpresekin batera,diseinatu ditugun pilotarientzako elastiko berriak, binakakotxapelketaren finalistek, Laso-Imaz (Baiko) eta Altuna-Martija (Aspe),apirilaren 3an ospatuko den partiduan estreinatuko dituztenak. Duelahamarkada batzuetatik euskal pilotariak jantzi ditugularik %100eanbirziklatutako ehunarekin egindako elastikoak aurkeztu ditugu, EuskalHerrian diseinatuta eta eginda. Ekitaldira gerturatu dira Iñigo Unanue,Astoreko salmenta-koordinatzailea; Unai Iglesias, Baikoko merkataritza-zuzendaria; Ignaxio Errandonea, Aspeko merkataritza-zuzendaria; eta,Baikoren aldetik, Laso, Imaz, Jaka eta Mariezkurrena II eta, Asperenaldetik, Altuna, Martija, Ezkurdia eta Tolosa pilotariak.

Iñigo Unanuek esan du aurkezpenean:
Jantzi jasangarria, funtzionalaeta teknikoa egin nahi izan dugu, made in Basque Country, hau da,tokiko diseinatzaileek eginda, gertu fabrikatuta.
Berritasuna estetikaridagokio. Zuriarekin jokatu dugu. Horrela, Baiko eta Aspe enpresenelastikoak bereizi ditugu goiko aldean. Baikoren elastikoak bi sorbaldakditu zuri kolorekoak eta Asperena, ordea, zuria da sorbalda batean etamahukan. Horrek bereiziko ditu txapelketetan zehar
”.


Aurreko modeloa bezala, elastiko berriak %100ean birziklatuta dagoen Dryshell ehun malguan eta oso arinean eginda dago. Plastikozko 11botilarekin eginda dago, hain zuzen ere. Transpiratzeko gaitasun bikainadaukate, eta azkar lehortzen dira. Horrez gain, HeiQ Pure bakterioenaurkako tratamendua darama, kiratsa saihesten duena. Kirol-patroiajarraituz garatu dira elastikoak, pilotariaren mugimenduak kontuanhartuz. Ebakiak ditu aldeetan elastikoa altxa ez dadin, eta mugitzekoaskatasun osoa eta erosotasun handiagoa eskaintzen ditu. Halaber ,itxura dotoreagoa eta “retro” ematen dion lepo bat gehitu zaie.