ASTORE LAGUN BERRIA AURKEZTEN DIZUGU; IÑAKI OSA ´GOIKO´RI ELKARRIZKETA

portada Presentacion Inaki Osa

Astore Lagun berria dugu! Iñaki Osa Goikoetxea, “Goiko”, puntistak gure markarekin bat egin du eta berarekin barne-barnetik biziko dugu zesta-punta. Hainbat balio partekatzen ditugu, esate baterako, kiroltasuna eta Jai alai izpiritua.

Munduko txapeldun izan da 11 aldiz banakako modalitatean eta 8 aldiz binakakoan. Gainera, bost aldiz irabazi du prestigio handiko Koro Hirukoitza. Aurten laugarren postua lortu du Jai Alai Winter Series txapelketan, horren gurea den kirol hau suspertzeko laguntza handia ematen ari den txapelketan. Gainera, gu ere bete-betean murgildu gara txapelketan lehiaketako puntista profesionalen ekipamendua diseinatuz.

Inaki Osa Zumaia Astore 2023 03 31 7952
Inaki Osa Zumaia Astore 2023 03 31 8048

“Goiko”rekin elkarrizketatu gara eta hona hemen emaitza:

Kaixo Goiko, esan

  • Nondik datorkizu zesta-puntarekiko zaletasuna?

Txikitan hasi nintzen jokatzen zesta punta eta beti izan dut gogoko.

  • Nola hasi zinen eta non lehiatu zara?

Etxeko sukaldean hasi nintzen jokatzen eta denborarekin EEBBtan, Mexikon, Ipar Euskal Herrian eta Hego Euskal Herrian jokatzera ailegatu naiz.

  • Jai Alai abiadura-errekorra mugarri izan zen zure bizitzan, ziur, nola bizi izan zenuen esperientzia hura?

Esperientzia oso polita izan zen, tentsio askoko eguna baina oroitzapen oso onak dauzkat.

  • Aurten laugarren postuan geratu zara Jai Alai Winter Series txapelketan, zapore gazi-gozoa geratu al zaizu?

Bai, esperantza banuen finalean sailkatzeko eta finalean gozatzeko, baina finalaren ateetan geratu nintzan eta pena dexenterekin bueltatu nintzen etxera, txapelketa ederra egin nuen eta.

Inaki Osa Zumaia Astore 2023 03 31 7995
Inaki Osa Zumaia Astore 2023 03 31 8170
  • Zesta-puntako lehen lerrora itzultzen ari zara, nola ari zara hori bizitzen?

Oso gustora nago, momentuaz disfrutatzen hari naiz eta espero dut bidai polit honetan jarraitzea.

  • Oso pertsona kirolaria zarela esan digute, zer prestaketa egiten duzu lehiaketan % 100ean egoteko eta zer kirol egiten dituzu?

Astelehenetik ostiralera buru belarri haritzen naiz entrenatzen eta asteburutan ere kirola egiten dut; gustokoen dudana familian mendi buelta bat ematea, bizikletan ibiltzea edo surf-ean haritzea ere batzutan.

  • Goazen orain Astoreren atalarekin. Gure kamiseta izerditu duzu azken Winter Series honetan, zer sentsazio izan duzu gure elastikoarekin?

Kamixetak onak dira eta oso erosoak dira kirola egiteko.

  • Badakizu plastikozko botileetatik datorren ehun birziklatuaz egina dagoela?

Ez, pozgarria da plastikozko botilei beste bizitza bat ematen zaiela jakitea.

Oso identifikatuta sentitzen naiz Astorerekin eta asko gustatu zait orain arte erabili dudan arropa guztia.

  • Uste dut guztiok izan dugula Astoreren produkturen bat gure bizitzan zehar. Txikitan, eskolara Astoreren txandala jantzita joaten zirenetakoa zinen?

Bai!!!! Bizitza guztian erabili izan dut Astoreko zerbait. Zesta puntan jokatzeko erabiltzen ditudan galtzak beti Astorekoak izan dira eta kaleko txandalak ere eduki izan ditut.

Bada, honaino elkarrizketa. Ongi etorri Astore Lagunak taldera; kirol azkar, eder eta gureari den horri buruz zurekin asko ikastea espero dugu. Gero arte!

Hementxe Lookbookaren esteka argazkietan jantzia duen erropa ikus dezazuen!