No tienes artículos en tu cesta de la compra.

Sala de prensa

Área privada para medios de comunicación

Departamento de comunicación

E-MAIL:
press@astore.es

Apr 25, 20 Danel Elezkano eta Beñat Rezusta - binakako txapelketaren irabazleekin elkarrizketa

Danel Elezkano eta Beñat Rezusta dira aurtengo binakako txapelketaren irabazleak. Danel, 24 urte, Bilbokoa, aurrelaria. Beñat Rezusta, 26 urte, Bergarakoa, atzelaria. Iaz finalera iritsi zen bikote hau baina ez zuten irabazi. Aurten, ordez, lortu dute txapela. Danelentzat lehenengo binakako txapelketa da. Beñatentzat, berriz, bigarrena. Goazen beraiekin lorpen honi buruz hitz egitera elkarrizketa honetan.

  1. Txikitatik nahi izan duzue pilotari izan?

Beñat: Ni futbolean aritu nintzen txikia nintzenean baina pilota beti gustatu zait. Beraz, baietz esango nuke, betidanik pilotari izan nahi izan dudala.

Danel: Nire herrian, plaza erdian frontoia egonda, ume guztiok pilotan ibiltzen ginen eta guztion ametsa zen pilotaz bizitzea eta profesionalak izatea.

 

  1. Imajinatu al duzue inoiz lorpen hau?

Beñat: Aurtengo txapelketa hain gogorra izanda, ilusio berezia egiten digu txapelak eta asko baloratzen dugu lorpen hau.

Danel: Txikitan askotan amesten duzu egun batean profesionala izatea eta txapela eskuratzea baina argi dago gauza oso zaila dela, urrun ikusten duzula eta zortea eduki behar dela. Beraz, titulu honekin ametsa erreala bihurtu dela esan daiteke.

 

  1. Kostatu zaizue finalera iristea?

Beñat eta Danel: Partidu gogorrak izan ditugu eta asko defendatu egin behar izan ditugu partiduak irabazteko. Baina, aldi berean, oso polita izan da hona iristea.

 

  1. Nola prestatu duzue finala?

Beñat eta Danel: Entrenamenduari dagokionez, azken astean zehar txapelketaren entrenamenduak jarraitu ditugu apur bat. Ez dugu asko aldatu entrenamendua finala prestatzeko. Nahiko entrenatu dugu. Izan ere, bioi gustatzen zaigu entrenatzea eta frontoian egotea. Hala ere, ez dugu uste ona denik azken astean gehiegi entrenatzea ezta egundoko entrenamendu luzeak egitea. Azken finean, finalera fresko iristea garrantzitsua da eta hori egiten saiatzen dugu. Elikadurari dagokionez, garbi jatea baino ez da beharrezkoa. 

 

  1. Nola lantzen duzue konfiantza?

Danel: Momentua bera oso garrantzitsua da. Beti nahi izaten dugu konfiantzarekin egon eta momentu askotan gauzak ateratzen dira, baina beste momentuetan ez. Ez dago jakiterik, eta saiatu behar da konfiantza dagoenean hura ahalik eta gehien mantentzea.

Beñat: Zentzu honetan asko laguntzen gaituen pertsona bat dugu: Jokin Etxaniz. Askotan psikologo gisa jarduten du frontoian eta horrek asko laguntzen digu.

 

  1. Norekin nahi izango zenuketen finala jokatu?

Beñat eta Danel: Egia esan, Irribarria eta Zabaletaren kontra jokatzeak ilusio handia egin zigun. Merezi zuten finalean egotea, maila izugarria daukatela eta txapeldunak ere direla erakutsi dutelako.

 

  1. Zeintzuk dira zuen hurrengo kirol-erronkak?

Beñat: Orain buruz-buruko txapelketa hasiko da. Erronka desberdina eta zaila ere. Nire kasuan hiru aste dauzkat prestatzeko. Gainera, atzelaria izanda, dena aldatzen da: sakeak, errestoak, erremateak… asko entrenatu beharko dut honetarako.

Danel: Binakako txapelketa pasatu da. Aurkeztu dute jadanik buruz-buruko txapelketa eta hor dago gure hurrengo kirol-erronka.

--------------------------------------------------------------------------

Ha sido tan duro el campeonato que nos hace especial ilusión haberlo conseguido. Valoramos mucho este logro

Danel Elezkano y Beñat Rezusta son los campeones del parejas de este año. Daniel, 24 años, de Bilbao, delantero. Beñat Rezusta, 26 años, de Bergara, zaguero. El año pasado esta pareja llegó a la final pero no ganaron. Este año, sin embargo, se han hecho con la txapela. Para Danel es la primera en el campeonato de parejas. Para Beñat, en cambio, es la segunda. Vamos a habar con ellos sobre esta victoria en la siguiente entrevista.

 

  1. ¿Siempre habéis querido ser pelotari?

Beñat: Yo hice fútbol de pequeño pero siempre me gustó la pelota. Así que diría que sí, que siempre he querido ser pelotari.

Danel: En mi pueblo, como el frontón está en la plaza del pueblo, todos los niños andábamos jugando a pelota y el sueño de todos era vivir de la pelota y ser profesional.

 

  1. ¿Imaginasteis alguna vez este logro?

Beñat: Como la competición este año ha sido tan dura, nos hace especial ilusión la txapela y valoramos mucho este logro.

Danel: De pequeño sueñas ser algún día profesional y conseguir la txapela pero está claro que es algo difícil, lo ves lejos y hay que tener suerte. Por tanto, se puede decir que con este título el sueño se ha hecho realidad.

 

  1. ¿Os ha costado llegar a la final?

Beñat y Danel: Hemos tenido partidos duros y nos ha tocado defender mucho para ganar los partidos. Pero, al mismo tiempo, ha sido muy bonito llegar hasta aquí.

 

  1. ¿Cómo habéis preparado la final?

Beñat y Danel: En lo que se refiere a entrenamientos, durante la última semana hemos seguido un poco los entrenamientos del campeonato. No hemos cambiado mucho el entrenamiento para preparar la final. Hemos entrenado bastante. A los dos nos gusta entrenar y estar en el frontón. Sin embargo, pensamos que no es bueno hacer demasiado la última semana, darte la paliza. A la final es importante llegar fresco y eso intentamos. En lo que hace referencia a la alimentación, comer limpio y listo.

 

  1. ¿Cómo trabajáis la confianza?

Danel: El momento es muy importante. Siempre queremos estar con confianza y en muchos momentos las cosas salen pero en otros no. No se sabe y hay que intentar que cuando hay confianza mantenerla lo máximo posible.

Beñat: Tenemos una persona que nos ayuda mucho en este sentido y es Jokin Etxaniz. Muchas veces hace de psicólogo en el frontón y eso nos ayuda mucho.

 

  1. ¿Con quién os hubiera gustado jugar la final?

Beñat y Danel: A decir verdad jugar contra Irribarria y Zabaleta nos hizo mucha ilusión. Se merecían estar en la final porque han demostrado que tienen mucho nivel y que son también unos campeones.

 

  1. ¿Cuáles son vuestros siguientes retos deportivos?

Beñat: Ahora empieza el campeonato manomanista. Un reto diferente y difícil también. En mi caso tengo tres semanas para prepararme. Además, yo que soy zaguero, todo cambia…los saques, los restos, los remates…voy a tener que entrenar mucho para esto.

Danel: El parejas ya ha pasado. Se ha presentado ya el campeonato manomanista y ahí está nuestro siguiente reto deportivo. 

volver a sala de prensa

Este sitio utiliza cookies. Al continuar navegando en este sitio, usted acepta el uso de cookies. Puede encontrar más información aquí.
x