No tienes artículos en tu cesta de la compra.

Sala de prensa

Área privada para medios de comunicación

Departamento de comunicación

E-MAIL:
press@astore.es

Mar 7, 201 Iker Irribarria: Zortzi urterekin lehenengo txapela irabazi nuenean asko gustatu zitzaidan eta orduan pentsatu nuen pilotari profesionala izan nahi nuela

IKER IRIBARRIA. Araman (Gipuzkoa) jaio zen 1996ko uztailaren 4an. 2016an banakako eskulariaren txapela irabazten zuen historiako pilotaririk gazteena bihurtu zen. Duela zenbait aste berriz ere lortu du, 2019ko Banakako Eskulariaren Txapeldun gisa. 2017. urtean Bikoteen txapelketa ere irabazi zuen, Rezusta bikotekide zuela. Mendian deskonektatzen du eta txirrindularitza gustatzen zaio. Bob Marley-ren zalea da. Gainera, unibertsitatera doa. Ingeniaritza Mekanikoa ikasten ari da. Heroia jokalekuan. Mutil normala kalean. Apur bat gehiago ezagutuko dugu ondorengo elkarrizketa honekin. 

 

  • Zer sentitzen da hain gaztea izanik eta jada bi banakako eskulariaren txapel irabazita?

Txapel horiek lortu izanak ilusioa eta jarraitzeko gogoak ematen dizkit. Tituluak irabazten jarraitzea gustatuko litzaidake baina uste dut garrantzitsuagoa dela ondo sentitzea eta jokatzeaz gozatzea.

  • Zer sentitu zenuen azken tantoan?

Poz handia.

  • Zein izan da inoiz gehien sufritu duzun partidua?

Bengoetxearen kontra jokatu nuen 2017ko banakako eskulariaren finala. Fisikoki gogorra izan zen eta, batez ere, mentalki. Uste dut ez nengoela behar bezain prestatuta eta oso momentu gogorra izan zen niretzat.

  • Noren laguntza duzu momentu latzenetan?

Nire familiarena, etxekoena.

  • 2019ko banakako eskulariaren finalerako aurkari bat aukeratu ahal izan bazenu, zein izango zatekeen?

ASPEko edozein kideren kontra.

  • Nola hasi zinen pilotan?

Nire aitak beti esaten du jada hiru urte nituenetik ez nuela pilota solte uzten. Gainera, nire amaren parteko aitona eta osabek pilotara jokatzen zuten eta oso zaleak ziren. Uste dut pilotaren mundutik hurbil bizitzeak harrapatu ninduela.

  • Ba al dago zure bizitzan momenturen bat “Honetan lan egin nahi dut, pilotari izan nahi dut” pentsatu zenuenik?

Zortzi urterekin lehenengo txapela irabazi nuenean asko gustatu zitzaidan, eta orduan pentsatu nuen txapelketetan parte hartu nahi nuela eta profesionala izateko entrenatu nahi nuela. Pilotariak telebistan jokatzen ikusteak ere animatu ninduen pilotan zentratzera eta haiek bezala izaten saiatzera.

  • Zein da zure eguneroko errutina eta nola entrenatzen zara?

Gimnasioa frontoiarekin konbinatzen dut eta laguntzen nauen prestatzaile fisiko bat dut. Gainera, unibertsitatera noa. Ingeniaritza Mekanikoa ikasten ari naiz.

  • Zer egiten duzu partiduen aurreko urduritasuna kontrolatzeko?

Coaching-a oso garrantzitsua da. Partiduen aurretik neure buruan pentsatzen dut, nola jokatu behar dudan moduan, nire aukeretan, partidua nola prestatu dudan... eta horrek urduritasuna kontrolatzen laguntzen dit.

  • Dituzun hiru txapeletatik, zeinekin gelditzen zara?

Banakako eskulariaren lehenengo txapela ustekabe handia izan zen niretzat. Bigarrena, bikoteena, lagun batekin jokatu nuen, ia bikote ezkonduak bezala ginelako, eta partekatzea, norbaitekin jokatzea ere oso atsegina da. Ez zen erraza izan, beste pertsonarekin elkarrekin bizitzea jakin behar delako. Dena dela, baliteke niretzat garrantzitsuena azken hau izatea, hirugarrena, asko kostatu zaidalako, asko lan egin behar izan dut lortzeko. Hortaz, azken honekin geratuko nintzateke.

  • Zeintzuk dira zure zaletasunak?

Musika asko gogoko dut eta Bob Marley-ren zale amorratua naiz. Txirrindularitza ere asko gustatzen zait, baina gehien gustatzen zaidana mendira joatea da. Bertan gozatzen eta deskonektatzen dut. Aralar eta Aitzgorritik asko joan ohi naiz.

  • Hurrengo erronka profesionala?

Uda on bat egitea. Aurreko udan oso justu ibili nintzen banakako eskulariaren ondoren eta oraingo honetan uda on bat egitea gustatuko litzaidake eta partiduetaz gozatzea, hainbeste partiduekin zaila delako gozatzea.

------------------------------------------------------------

-CAST-

IKER IRIBARRIA. Nació en Arama (Gipuzkoa) el 4 de julio de 1996. En 2016 se convirtió en el pelotari más joven de la historia en ganar la txapela manomanista. Hace unas semanas lo ha vuelto a hacer, proclamándose Campeón Manomanista 2019. También ganó el Parejas en 2017 con Rezusta de compañero. Desconecta en el monte y le gusta andar en bici. Es fan de Bob Marley. Además, va a la universidad. Está estudiando Ingeniería Mecánica. Un héroe en las canchas. Un chico normal en la calle. Vamos a conocerle un poco más en la siguiente entrevista. 

 

  • ¿Qué se siente siendo tan joven y habiendo ganado ya dos txapelas manomanistas?

El haber conseguido estas txapelas lo que me da es ilusión y ganas para seguir. Sí que me gustaría continuar logrando títulos pero pienso que es más importante sentirse bien y disfrutar jugando.

  • ¿Qué sentiste en el último tanto?

Felicidad

  • ¿Cuál ha sido el partido en el que más has sufrido en tu vida?

La final que jugué contra Bengoetxea en el manomanista de 2017. Fue duro físicamente y, sobre todo, mentalmente. Creo que no estaba lo suficientemente preparado y fue un momento muy duro para mí.

  • ¿En quién te apoyas en los momentos más difíciles?

En mi familia, en los de casa.

  • ¿Si hubieras podido elegir un rival para la final manomanista 2019 ¿cuál hubiera sido?

Contra cualquier compañero mío de ASPE.

  • ¿Cómo empezaste en la pelota?

Mi padre siempre comenta que ya desde los tres años no soltaba la pelota. Además, mi abuelo y mis tíos maternos jugaban a pelota y eran muy aficionados. Yo creo que el vivir tan de cerca el mundo de la pelota me enganchó.

  • Hay algún momento en tu vida en el que recuerdes que pensaste: “Me quiero dedicar a esto, quiero ser pelotari”.

Cuando gané la primera txapela con ocho años, me gustó y ya pensé en competir, en entrenar para ser profesional. También el ver a los pelotaris jugar en la tele me animó a centrarme en la pelota e intentar ser como ellos.

  • ¿Cuál es tu rutina diaria y cómo te entrenas?

Combino el gimnasio con el frontón y tengo un preparador físico personal que me ayuda. Además voy a la universidad. Estoy estudiando Ingeniería Mecánica.

  • ¿Qué haces para controlar los nervios previos a los partidos?

El coaching es muy importante. Antes de los partidos pienso en mí, en cómo tengo que jugar, en mis posibilidades, en cómo he preparado el partido y eso me ayuda a controlar los nervios.

  • ¿Con qué txapela te quedas de las tres que tienes?

La primera txapela manomanista fue una sorpresa para mí. La segunda, la de parejas, la jugué con un compañero, que ya éramos casi como un matrimonio, y el compartir, el jugar con alguien, también es algo bonito. No fue fácil porque hay que saber convivir con la otra persona. Al margen de todo, quizás la más importante para mí ha sido esta última, la tercera, porque me ha costado mucho, he tenido que trabajar mucho para conseguirla. Así que me quedaría con esta última.

  • Cuáles son tus aficiones?

Me encanta la música y soy muy fan de Bob Marley. También me gusta mucho la bicicleta, aunque lo que más me gusta es ir al monte. Ahí disfruto y desconecto. Suelo andar mucho por Aralar y Aitzgorri.

  • Siguiente reto profesional?

Hacer un buen verano. El verano anterior estaba muy justo después del manomanista así que ahora me gustaría hacer un buen verano y disfrutar de los partidos porque, con tantos partidos, es difícil disfrutar.

volver a sala de prensa

Este sitio utiliza cookies. Al continuar navegando en este sitio, usted acepta el uso de cookies. Puede encontrar más información aquí.
x