No tienes artículos en tu cesta de la compra.

Sala de prensa

Área privada para medios de comunicación

Departamento de comunicación

E-MAIL:
press@astore.es

Mar 3, 202 ABEL BARRIOLA: PILOTARIA: JAIO ALA EGIN?

Biak, esango nuke. Pilotariak gara berez jaiotzatiko gaitasuna daukagulako; hori bai, pilotan jokatzeko edo beste edozein kirol egiteko gaitasuna izan daiteke. Horrez gain, pilotariaren kalitatea daukagu; bereganatzen da, lan handia eginez lortzen da.

 

Gaur egun, pilotak oso egoera onean dago. Hala ere, ez dakigu zein izango den bere bilakaera gure ondorengoetan; izan ere, telebistan futbola etengabe agertzen da, eta bideo-jokoek indar handia daukate.

 

Lehen, haurtzaroan zehar kalean jolasteko ohitura oso garrantzitsua zen hezkuntza-prozesuan eta, oro har, bizitzan; gaur, ordea, jolasteko denbora gutxiago izateaz gain, etxean jolasten da batez ere. Azken boladan, kalean bizitzeko era nola aldatu den ikus dezakegu. Horrez gain, umeak ere aldatu egin dira, haien jolasteko modua, lagunekin, gurasoekin edo irakasleekin harremanak izateko era.

 

Gure haurtzaroa desberdina izaten zen. Kalean ematen genuen denbora osoa, pilotan jokatzen, baloiari ostikoak ematen, edo bizikletaz lasterketak egiten. Bizitza kalean egiten genuen, arriskatuz ikasten genuen, eta taldean toki bat izateko meritua irabazi behar genuen. Jokoaren senarekin kontaktuan geunden beti. Gure artean etengabe norgehiagokan ari ginen eta lehia oso ona dela ikasten genuen, betiere lagunen bat ez badugu galtzen bitartean. Azken finean, ez dago txapel hoberena baino lagun bat izatea.

 

Nire susmoa orain txikitatik naturarekin, askatasunarekin, gure sen osasungarriekin harremanetan egoteko gero eta aukera gutxiago ditugula da. Txikitan horrelako esperientziak bizi izan dituen norbaitek gaur egun ondorioak bere bizitzan ikus ditzake: mendira joateko, paisaiaren bila txakurrak ateratzeko, aire garbia arnasteko, isiltasuna entzuteko beharra dauka, natura sentitzeko beharra, alegia.

                                                                                                                           

Herrian hazi garenok naturarekin eta gure senarekin harreman estuagoa daukagu eta, beraz, pilotaren jokotik ere gertuago sentitzen gara. Pilotari profesionalak baino ez ditugu begiratu behar: gehienak herri txikietatik datoz. Hirietan eta horien inguruetan jaio direnak beste bizitza-mota batera moldatuko dira hobeto; kontu batzuetarako hobeago izango da eta beste batzuetarako, ordea, txarrago.

 

Argi dena da sasoia aldatuz doala eta, horrekin batera, pilotan jokatzeko ikasteko modua. Gaur pilota eskolak ditugu; horietan, arrakasta handiz, kirolaren aldeko lan handia egiten da, modalitate eta leku guztietan. Lehen, pilotan jokatzeko ohitura nabarmenena zen herrian; gaur egun, ordea, beste kirol batzuk protagonismoa lortuz joan direnez, kalean pilotak atzera egin du eta babesa aurkitu du pilota eskoletan eta klubetan. Gizartearen beste esparru batzuetan gertatu den moduan, bat-batekotasun eta senetik funtzionaltasun eta teoriara igaro gara.

 

Ni neu kalean eta frontoian jokatzearen alde nago; uste dut frontoi guztiak irekita egon beharko liratekeela haurrak elkarrekin bizitzeko eta kirola askatasunez egiteko. Gauzak nola diren ikasteko aukera eman beharko genieke, dena eginda eskaini gabe. Esan nahi dudana da pilotak iraungo duela bakarrik gure ondorengoek askatasunez hazten eta jolasten badute, kalean, sena ezagutuz eta horrekin harremanetan, naturarekin eta oinarriekin harremanetan, guk garaian egin genuen bezala.

------------------------------------------------------------------------

EL PELOTARI ¿NACE O SE HACE?

 

Diría que ambas cosas. Uno es pelotari porque tiene por naturaleza esa cualidad innata, que puede ser la de jugar a pelota o cualquier otro deporte. Y luego viene la calidad del pelotari, que eso es algo aprendido y que se consigue a base de trabajo.

 

A día de hoy, la  pelota goza de muy buena salud. Ahora bien, no sabemos cuál va a ser su evolución entre nuestros hijos e hijas con tanto fútbol en las televisiones y con tanto videojuego.

 

Hemos pasado de una infancia en el que el jugar en la calle era parte de la educación y la vida a una infancia en la que, además de tener menos tiempo para jugar, se juega en gran medida en casa. En los últimos tiempos, hemos podido ver cómo ha cambiado la forma de vivir en la calle. También han cambiado los niños, su forma de jugar, su forma de relacionarse con los amigos, con sus padres o con sus profesores.

 

Nuestra infancia era diferente. Estábamos en la calle todo el día, jugando a pelota, dando patadas a un balón o haciendo carreras en bici. Vivíamos más en la calle, aprendíamos arriesgando y hacíamos méritos para ocupar un sitio en el grupo. Siempre estábamos en contacto con el instinto del juego. Competíamos constantemente entre nosotros y aprendíamos que la competitividad es muy buena siempre y cuando no pierdas un amigo en el camino; pues no hay mejor txapela que tener un amigo.

 

Ahora tengo la sensación de que cada vez disponemos de menos espacios de contacto con lo natural, con la experiencia de la libertad, con la conexión con nuestros instintos más sanos, ya desde la niñez. Una persona que desde pequeño ha vivido todas estas experiencias, hoy lo comprueba en su vida: necesita salir al monte, a pasear con los perros en busca del paisaje, respirar aire puro, escuchar el silencio, en definitiva, experimentar lo natural.

                                                                                                                           

Los que nos hemos criado en los pueblos estamos más en contacto con la naturaleza, con el instinto, y estamos más unidos al juego de la pelota. No hay más que ver los cuadros de pelotaris profesionales. La mayoría son de pueblos pequeños. Los que han nacido en la ciudad y alrededores están más adaptados a otro tipo de forma de vida, que será mejor en algunas cosas y peor en otras.

 

Está claro que los tiempos van cambiando, y con ello la forma de aprender a jugar a pelota. Ahora tenemos las Escuelas de Pelota que, con gran éxito, hacen una gran labor en beneficio de este deporte en todas sus modalidades y localidades. Si bien jugar a pelota era lo natural en el pueblo ahora, debido al auge del protagonismo de otros deportes, la pelota ha sufrido un retroceso en la calle y ha tomado refugio en las Escuelas y Clubs de Pelota. Hemos ido pasando, como en otras áreas de la sociedad, de lo espontáneo e instintivo a lo funcional y teórico.

 

Personalmente soy partidario de jugar en la calle y en el frontón, de que todos los frontones estén abiertos para que los niños y niñas convivan haciendo deporte en libertad, aprendiendo la justa medida de las cosas, sin que nos den las cosas ya hechas. Con todo esto quiero decir que creo que la pelota sobrevivirá sólo si nuestros hijos crecen y juegan en libertad, en la calle, en conocimiento y conexión con el instinto, con lo natural,  con nuestra esencia, como lo hicimos nosotros.

volver a sala de prensa

Este sitio utiliza cookies. Al continuar navegando en este sitio, usted acepta el uso de cookies. Puede encontrar más información aquí.
x