Sala de prensa

Área privada para medios de comunicación

Departamento de comunicación

E-MAIL:
press@astore.es

Apr 20, 20 ABEL BARRIOLA: PILOTA

PILOTA
 
Euskal pilotan, bere disziplina guztietan, protagonista bat dago beste guztien gainetik eta hori pilota da objetu bezala. Bera da kirol honi izena ematen diona. Euskal pilotan, modalitate guztiek dute helburu berdin bat: pilota zuk nahi duzun tokira botatzea edo jotzea dagokion abiadurarekin. Bere garrantziagatik, beti izandu da pilotazaleen eta pilotarien ahotan egondu den gai bat, batez ere esku pilotan, batzuetan tentsio eta haserre momentuak ere sortuz (partiduen aurreko material aukeraketetan, adibidez).
 
Esku pilota profesionalera mugatuz, modu oso orokor batean, pilota bat osatzen duten materialak zein diren eta bete beharreko neurri-pisuak aipatu behar dira. Pilotak, lehenik eta behin, ezpelaren zurezko edo plastikozko bolatxo bat dauka bere erdigunean. Bolatxo honi, gainetik, latexezko geruzak eransten zaizkio. Honen ondoren, artile birjina gehituko zaio, pilota berari eman nahi zaion diametroa lortu arte. Honen ondoren, kotoizko hariz egindako geruza batez inguratzen da. Azkenik, larrua jartzen zaio, larru hau ahuntzaren larrua izanik eta 8 itxurako bi piezatan josten delarik pilotara. Material hauek modu batera edo bestera erantsiz, ezaugarri bat edo besteko pilotak egin ditzakete. Adibidez, latex gehixeago erantsiz pilota biziagoa egin dezake, edota azken geruza den larrua leunagoa jarri ezkero lurrean azkarragoa den pilota sor dezake, eta alderantziz. Bestalde, eskuzko pilota profesionalak 102 eta 107 gramo arteko pisua du eta 61 eta 63 mm. arteko diametroa. Pisua eta diametroaren arabera ere, pilotak jokaera bat edo beste izanen du kantxan. Beraz, pilotagileek, pilotak kantxa barruan eta jokatzeko garaian jokaera konkretu bat izateko helburuarekin, modu batera edo bestera egingo du pilota (beti ere aurrez aipatu ditugun neurri eta pisuen barruan).
 
Pilotariari dagokionez, bi erreferentzia ditu oinarri partidu baterako pilota aukeratzeko garaian:
 
1) Norberak dituen dohaietarako egokiena den pilota aukeratu, aurkariari jokuan erasateko.
2) Aurkariaren dohaietarako okerrena den pilota aukeratu, berari jokuan deserosotasuna sortzeko eta aldi berean norberari gutxi erasan diezaion aurkariaren jokuak.
 
Adibidez, pilotari bat mugimendu errezekoa eta kolpe azkarrekoa bada, normalean joku azkarra maite du, abiadura haundia jokuan. Horretarako, mugitzeko errazagoa, frontisean irteera haundia eta lurrean bizia den pilota aukeratuko du. Honela, abiaduran oinarritutako bere jokuak gehiago erasango dio aurkariari. Bestalde, bere jokua indarrean baina ez azkartasunean oinarritzen duen pilotari batek, pilota “zekena” edo pisutsua maiteko du. Pilota mota hau mugitzeko zaila da, pilota bera eskuan hobekiago sartzera behartzen zaitu nahi duzun tokira jo ahal izateko eta jokua  abiadura ttikiagokoa izaten da. Hauek adibide txiki batzuk dira eta pilota mota gehiago egoteaz gain, pilotari bakoitzak bere momentuko nahien eta egoeraren arabera aukeratuko du jokatzeko pilota.
 
Honi guztiari, gauza oso garrantzitsu bat erantsi behar zaio, pilota objetu “bizia” dela, bizitza dauka. Pilota larruz jantzia dago eta erabiltzen ez denean (kutxatxo batean gordetzen direnean adibidez), noiznahi behar du gantz ukenduren bat bere berezko ezaugarriak mantendu ditzan. Aldi berean, gantzezko ukendu hauen maiztasunaren arabera, bere ezaugarriak eta pisua ere alda diezazkiokegu pilotari. Kanpoko eguraldi eta hezetasunak ere badu bere eragina pilota baten ezaugarriak mantendu edo aldatzeko garaian. Erabiltzen denean bestalde (partidu edo entrenamendu batean), pilotak erabili ahala duen jokaera guztiz aldatzen doa, partidua aurreratu ahala pixkanaka itzaliz, hiltzera iritsi arte.
 
Bestalde, kirol guztietan daude bereak dituzten soinuak eta euskal pilotak bere berea du pilotak frontisa eta lurra jotzen dituen momentuko soinu edo “musika” maitea. Pilotagile, pilotazale nahiz pilotariek garrantzi haundia ematen diote soinu berezi horri. Behin musikari batek galdetzen zuen, zer esan nahi zuen zehazki pilota batek soinu polita duela esaten denean. Ba hemen nere ustezko erantzuna. Pilotagilea artisau bat da, nork frontoian jokaera ezberdinak izango dituzten pilotak egiteko helburua izango du. Horretarako, pilota bat egiteko behar diren material onenak aukeratuko ditu. Adibidez, Ander Ugarte pilotagilearekin izandako elkarrizketa batean, berak aipatzen zuen pilotak egiteko larrua Irandik ekartzen zuela, kalitatearen eszelentzia bilatuz. Material hauekin, egin behar duen pilota mota egin behar duela, oreka perfektu bateko pilota bilatzen du. Pilotagileak oreka hori lortzen duenean, pilota horrek trasmititzen duen soinua zoragarria da, belarritik zuzen zuzenean arimaraino iristen da, beste inondik pasatu gabe. Ni ez naiz musikaria eta ez dut musikaz ulertzen, baina suposatzen dut artisau batek egiten duen bibolin edo kitarra akustiko baten antzeko kasua izanen dela. Kasu horretan ere, artisauaren habilezia, erabilitako materialak eta beraien arteko orekaren araberakoa izanen da bere soinuaren edertasuna. Hortik aurrera, pilotaren kasuan, soinu eder horri dizdira ateratzea pilotariaren sormenari dagokio, musikariari bere kitarra edo bibolinari bezelaxe.
 
Jarrai dezala eta iraun dezala betirako euskal pilotaren “musikak”. 
 
..........................................................................................................
 
LA PELOTA
 
En todas las disciplinas que conforman la denominada «pelota vasca» hay un protagonista principal, por encima de todo, y ese es la pelota que, de hecho, da nombre al propio deporte. Todas las modalidades de la pelota vasca persiguen el mismo objetivo: mandar la pelota al lugar que se quiere o golpearla a una velocidad determinada. Debido a su importancia, dicho objeto siempre está en boca de los aficionados y de los propios pelotaris, sobre todo en pelota a mano, lo que puede llevar a momentos de tensión y enfado durante, por ejemplo, la selección de materiales que se hace al comienzo de cada partido.
 
Centrándonos en la pelota a mano profesional, y de forma general, se deben mencionar los materiales que la conforman, y las medidas y el peso que debe tener. De entrada, la pelota lleva en su interior una bola hecha de madera de boj o de plástico; a esa bola se le van añadiendo por encima varias capas de látex, que van pegadas. Posteriormente, se envuelve todo en lana virgen hasta conseguir el diámetro que se desea, y se cubre con una capa hecha de hilo de algodón. Finalmente, se añade una capa externa hecha de cuero de cabra y compuesta por dos piezas con forma de 8 que se cosen entre sí. Dependiendo de cómo se unen estos materiales unos con otros la pelota tendrá unas características u otras, por ejemplo, si se añade mayor cantidad de látex la pelota puede ser más rápida, o si el cuero que se utiliza es más fino la pelota puede botar más, y al revés. La pelota que se utiliza profesionalmente debe tener un peso de entre 102 y 107 gramos, y un diámetro de entre 61 y 63 milímetros. En función de dichos peso y diámetro la pelota puede tener diferente comportamiento en la cancha; por tanto, los fabricantes darán forma a la pelota de una manera o de otra dependiendo de cómo quieren que se comporte dentro del frontón y durante el propio partido, pero siempre teniendo en cuenta los pesos y los diámetros ya mencionados.
 
El pelotari debe tener en cuenta dos cuestiones básicas en el momento de seleccionar la pelota antes de un partido:
 
1) Decantarse por la pelota que mejor se adapta a sus habilidades, para poder hacer más daño al contrincante.
2) Decantarse por la pelota que peor se adapta a las habilidades del contrincante, para generarle incomodidad y, al mismo tiempo, que el juego del contrario no le perjudique tanto.
 
En el caso de, por ejemplo, un pelotari de movimientos ágiles y golpes rápidos, este prefiere un juego rápido, de gran velocidad. Para fomentar eso, para moverse más fácilmente, elegirá una pelota que tenga mucha salida en el frontis y que bote mucho; así, su juego, basado en la velocidad, afectará más al contrario. Un pelotari cuyo juego se base en la fuerza y no en la velocidad, por el contrario, preferirá una pelota «dura» o pesada. Se trata de un tipo de pelota difícil de desplazar, que obliga a que «entre» mejor en la mano para poder mandarla hacia donde se quiere, y por lo tanto la velocidad del juego es menor. Estos son solo dos ejemplos; aparte de que hay más tipos de pelota, cada pelotari seleccionará la que mejor se ajuste a sus necesidades y a la situación en cada momento.
 
A todo lo anterior hay que añadir algo muy importante, que es que la pelota es un objeto «vivo», que tiene vida. Está recubierta de cuero y cuando no se utiliza, como por ejemplo cuando está guardada en una caja, de vez en cuando se le debe aplicar grasa para que mantenga sus particularidades. Asimismo, la frecuencia con la que se aplica dicha grasa puede afectar a sus características y a su peso. El tiempo y la humedad, por su parte, también influyen en el hecho de que las propiedades de la pelota se mantengan o cambien. El uso, ya sea durante un partido o en un entrenamiento, hace que el comportamiento de la pelota vaya cambiando, lo que puede provocar que el partido se vaya apagando hasta morir.
 
Todos los deportes tienen sonidos que les son propios, y también la pelota vasca tiene los suyos: los instantes en los que la pelota golpea el frontis y después el suelo producen esos sonidos o esa «música» tan queridos. De hecho, tanto los fabricantes como los aficionados y los pelotaris le dan gran importancia a ese sonido tan especial. Un músico preguntaba una vez qué quiere decir exactamente que una pelota produzca un sonido bonito, y esta es mi respuesta. El fabricante de una pelota es un artesano cuya finalidad es crear pelotas que se comporten de diferentes formas en el frontón; para ello, elegirá siempre los mejores materiales. En una entrevista que se le hizo al fabricante Ander Ugarte, este mencionaba que el cuero que utiliza para fabricar las pelotas procede de Irán, ya que busca una calidad excelente. Con los materiales de los que dispone, sea cual sea el tipo de pelota que vaya a crear, siempre intenta conseguir el equilibrio perfecto. Cuando el fabricante ha conseguido ese equilibrio, el sonido que transmite la pelota es maravilloso, es un sonido que llega directamente desde el oído hasta el alma. Yo no me dedico a la música y no entiendo nada sobre ella, pero me imagino que esto se parece a lo que ocurre cuando un artesano fabrica un violín o una guitarra acústica. También en esos casos la habilidad del fabricante, los materiales que utiliza y el equilibrio entre ellos determinan la belleza del sonido. A partir de entonces, en el caso de la pelota corresponde a la creatividad del pelotari sacar a relucir ese sonido tan bello, como le corresponde al músico hacerlo con la guitarra o el violín.
 
Ojalá siga y dure para siempre la «música» de la pelota vasca. 
volver a sala de prensa