No tienes artículos en tu cesta de la compra.

Sala de prensa

Área privada para medios de comunicación

Departamento de comunicación

E-MAIL:
press@astore.es

Mar 23, 20 BAIKO ETA ASPE ENPRESETAKO PILOTARIEN ELASTIKO BERRIAK AURKEZTU DITUGU GURE ARRASATEKO EGOITZAN

%100ean birziklatuta dagoen ehunarekin eginda dago, eta Euskal Herrian diseinatu eta fabrikatu egin da 

Gaur goizean aurkeztu ditugu, Aspe eta Baiko enpresekin batera, diseinatu ditugun pilotarientzako elastiko berriak, binakako txapelketaren finalistek, Laso-Imaz (Baiko) eta Altuna-Martija (Aspe), apirilaren 3an ospatuko den partiduan estreinatuko dituztenak. Duela hamarkada batzuetatik euskal pilotariak jantzi ditugularik %100ean birziklatutako ehunarekin egindako elastikoak aurkeztu ditugu, Euskal Herrian diseinatuta eta eginda. Ekitaldira gerturatu dira Iñigo Unanue, Astoreko salmenta-koordinatzailea; Unai Iglesias, Baikoko merkataritza-zuzendaria; Ignaxio Errandonea, Aspeko merkataritza-zuzendaria; eta, Baikoren aldetik, Laso, Imaz, Jaka eta Mariezkurrena II eta, Asperen aldetik, Altuna, Martija, Ezkurdia eta Tolosa pilotariak. 

Iñigo Unanuek esan du aurkezpenean: “Jantzi jasangarria, funtzionala eta teknikoa egin nahi izan dugu, made in Basque Country, hau da, tokiko diseinatzaileek eginda, gertu fabrikatuta. Berritasuna estetikari dagokio. Zuriarekin jokatu dugu. Horrela, Baiko eta Aspe enpresen elastikoak bereizi ditugu goiko aldean. Baikoren elastikoak bi sorbaldak ditu zuri kolorekoak eta Asperena, ordea, zuria da sorbalda batean eta mahukan. Horrek bereiziko ditu txapelketetan zehar”. 

Aurreko modeloa bezala, elastiko berriak %100ean birziklatuta dagoen Dryshell ehun malguan eta oso arinean eginda dago. Plastikozko 11 botilarekin eginda dago, hain zuzen ere. Transpiratzeko gaitasun bikaina daukate, eta azkar lehortzen dira. Horrez gain, HeiQ Pure bakterioen aurkako tratamendua darama, kiratsa saihesten duena. Kirol-patroia jarraituz garatu dira elastikoak, pilotariaren mugimenduak kontuan hartuz. Ebakiak ditu aldeetan elastikoa altxa ez dadin, eta mugitzeko askatasun osoa eta erosotasun handiagoa eskaintzen ditu. Halaber, itxura dotoreagoa eta “retro” ematen dion lepo bat gehitu zaie. 

Asperen zein Baikoren elastikoa gorri eta urdin kolorean dago, eta Astoreren ohiko salmenta-puntuetan erosi ahal izango dira apirilaren 13tik aurrera.  

Gogorarazi beharra daukagu, kirol honi hasiera-hasieratik lotuta egon garela, txapelketetarako lehenengo pilotari-prakak diseinatu egenituela 1991n, Ladis Galarzarentzat, eta pilotarien jantzien irudia guztiz aldatu zuela koloreko lehenengo elastikoak frontoian sartu genituenean. Pilotariak janzten ditugu frontoietan zein frontoietatik kanpo, eta hori da kirol-arropako marka tekniko gisa dugun jakituriaren bermea.  

volver a sala de prensa