JAI ALAI WINTER SERIES BILDUMA BEREZIA SORTU DUGU ASTOREN | Astore

JAI ALAI WINTER SERIES BILDUMA BEREZIA SORTU DUGU ASTOREN

portada Jai Alai Supporter

Duela hilabete batzuk Jai Alai Winter Series txapelketako bigarren edizioko puntistentzat diseinatutako kamisetak izan zuen harrera bikainaren ondoren, Astoren zesta-puntako txapelketa honi eskainitako bilduma oso bat kaleratu dugu. Bertan, lehiaketa honetako puntisten elastiko ofizialaz gain, kirolarien elastiko ofizialaren estetikari jarraipena ematen dioten jertsea, kamiseta eta txapela daude. Guztiak 60ko hamarkadako diseinu eta elementu grafikoetan inspiratuta daude, eta zehazki garai hartako kirol janzkeran, kartelgintzan eta koloreetan. Bildumako jantzi guztiak jasangarriak dira, eta poliester birziklatua edo kotoi organikoa bezalako ehunak erabiltzen dituzte, besteak beste.

JAI ALAI