Pasaden urtean Lur Errekondo harri-jasotzaile eta telebistako aurkezleak bat egin zuen gure taldearekin. Kirolari hau eskubaloiko jokalari profesionala izatera zuzendua zegoen, baina etengabeko lesioak zirela eta bere ametsa alde batera utzi eta beste maila batean jokatzea erabaki zuen. 2022an harri bilketa probatu eta Gipuzkoako harri jasotzaile txapelketa irabazi zuen. Kirolaz gozatzeaz gain, telebistan lehen urratsak ematen hasi zen eta EITBn Naufragoak eta El Conquistador del Caribe telesaioak aurkeztu ditu.
Kirol-erreferentea zara, nola gustatzen zaizu entrenatzea eta nolakoak dira zure entrenamenduak? Zein da zure asteko entrenamendu-errutina?
Egun, lesioak direla medio konpetizioko kirola alde batera utzita daukat. Beraz, crossfiteko entrenamenduak egiten ditut egokituta Crossfit Zarautzen (zerbikaletan ditudan 2 hernia eta eskubaloian ibiltzeagatik izan ditudan hainbat ebakuntzaren ondorioz), gorputza orokorrean bere osotasunean landuz, ezer espezifikorako bideratu gabe (pentatloira edo harrira bideratu gabe, alegia). Indarra, kardioa, mugikortasuna, oreka, ariketa desberdinetarako teknikak, etab. landu daitezkeen hori gustatzen zait, gorputzari funtzionalitate eta etekin handiena atera diezaiokeen hori. Nire helburua gorputza osasuntsu izatea da nire artikulazioek ahal den gutxien sufrituz izan ditudan lesio guztiak aintzat hartuz eta gustuko dudan oro burutu ahal izatea maila batean.
Astean 6 aldiz, astelehenetik larunbatera joaten naiz entrenatzera normalean. Orain ordubeteko klaseak egiten ditut, lagun artean izaten da baina serio hartzea gustatzen zait eta talde polita egiten dugunez are errazagoa egiten da. Pentatloirako izango balitz bertan 2 ordu pasako nituen entrenatzen eta ondoren 5 kiroletako bat egun bakoitzean.
Crossfitean konpetitzea gustatuko litzaidake lagunekin taldean, baina horretarako oinaze gabe denbora batean entrenatu beharko nuke eta ez da epe oso motzean ikusten dudan zerbait.

Gure komunitatea oso kirolzalea da, eta ziur asko gustatuko zaiela zure entrenamenduetako bat probatzea. Eman al diguzu adibide bat zure ariketa-taula gogokoenean eta ariketa bakoitzeko denboran?
ASTELEHENA:
- 1. Ariketa
- 6 x 90” (2 ariketa 3 buelta denera).
- 1.go minutuan: 5 dominada.
- 2.go minutuan: ring dips.
- 6 x 90” (2 ariketa 3 buelta denera).
- 2. Ariketa
- For time (ahal den azkarren, denbora maximo baten barruan).
- 30 kajoira salto.
- 800m korrika.
- 15m mankuerna batekin goraka zankadak ematen 15kilorekin.
- 30 abdominal amat-arekin.
- 60 flexio.
- 30 abdominal amat-arekin
- 15m mankuerna batekin goraka zankadak ematen 15kilorekin.
- 800m korrika.
- 30 kajoira salto.
ASTEARTEA:
- 1. Ariketa
- 2 minutuko 4 buelta.
- 9,7,5,3 aurreko sentadilla, buelta bakoitzean pisua igotzen 50%-85%.
- 2. Ariketa
- 4” 8 thruster 40kgrekin+8 dominada (ahal beste buelta denbora horren barruan)
- 1” deskantsoa.
- 5” 10 thruster 30kgrekin+10 burpee barrari begira (ahal beste buelta denbora horren barruan)
- 1” deskantsoa.
- 6” 12 thruster 30kgrekin + 8 dominada + 10 burpee barrari begira (ahal beste buelta denbora horren barruan).

Pertsona bakoitzak bere helburuak entrenatuz markatzen dituen arren, zein da, oro har, helburuak lortzeko eta emaitzak lortzeko entrenamendu onaren gakoa? Ba al duzu “sekreturen” bat zuk nahi dituzun helburuak lortzeko?
Helburuak lortzeko edo emaitzak lortzeko entrenamendu onaren gakoa, data finkoa izanda edota epe luze baterako izanda nolabaiteko programazio bat ezartzea litzateke egokiena, progresiboki ala faseka. Bolumen karga fase bat, ondoren intentsitatea edo transformazioa landuko den beste bat eta errendimendu edo deskargako fasea. Tarketa, pentatloirako izango balitz besteak beste, probaren testak burutuz adib. 3 larunbatetik behin 5 probak bilduko dituena, akaso ez osoa, baina bai portzentai batekin rondak. Lana perfektionatzeko eta emaitza onak lortzeko ezinbestekoa da entrenamendu hauek prestatu eta ulertzen dituen norbaitekin burutzea, denak zentzu bat du eta hori jarraituz lanak bere fruituak askoz ere zuhurtasun haundiago batekin emango ditu.
